Olerkiak

Goizegi

Ez nabil batere goiz, baina hobe gaurkoan aitortzea; ez dut eskatzen bat-batean atertzea, hiru egia kontatzean.   Egunen batean, isiltasunean, norbaitek eraman zintuen, errurik gabe, zure zigorra ordaindu ondoren.   Urri asko igaro badira  ere, altzairuzko taupadak ez dira hutsik geratu; oroitzapen sustraiak zainetan iltzatuko ditugu.   Gaua izanagatik, denontzat goizegi zen.   2018ko azaroa, […]

Abuztuko elurtea

Udako hibernazioan ere ardi-larrurik ez dut soberan. Ez Vienan, ez Berlinen, irudimenerako ez dira nahikoak hiru adimen.   Zementuzko igandetan, hitzak garunean ditudala, isiltasuna ezpainetan izozten zait. Baina, jakin ezazu abuztuko elurtean esan gabe utzitakoak ez zirela sekretuak.     Abuztuko elurtean paraleloak batzen diren  bezala berriro elkartuko gara. Apika berandu; baina seguru. Distantzia ez […]

Arnasa ta birika

Argazkiek ez dute ikasi zahartzen. Zu nire arnasa ta ni zure birika nintzen.   Zu burdina, ni hemoglobina; zu Haizea ta ni Chicago.   Zu Alaitz ta ni Maider zu  Kepa ta ni Junkera.   Ni Hitchock ta zu psikosia. Zu Riski ta ni Biluma, ni eta nire  ezezkoen bilduma.   Argazkiek ez dute ikasi […]

Ikusi olerki guztiak

Liburua ezagutu

Ilargiaren alde iluna

Bizitza, heriotza, memoria edo minaren inguruko olerki eta gogoetak biltzen dira hitzaren indarraren mugetatik haratago doan bidaia sakon honetan.

Odolaren mintzoa

Gaur ere zulo beltz batean esnatu da,
21 gramo gutxiagorekin,
nekaturik dago, nazkaturik.
Malkoek ito behar dute eta
nola irten daitekeen ez daki.

Ispilura begiratu eta aurrean zuena nor zen galdetzen zuen.
Isiltasunak erantzuten zion.
Izena soilik gelditzen zen ispiluaren beste aldean,
izana aspaldi joan zen agur esan gabe eta
ezina zen esku artean geratu zitzaion bakarra,

Izate faltsuaren islak esan zion
sustrairik gabeko zuhaitza zela.

Miresmena zor zaio begi bistan ez dagoenari.

Pasartea12

Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago.

Pasartea11

Basamortuko Lorea.

Pasartea10

Ze huts garen.

Pasartea9

Begi dirdirak ez du gezurrik esaten.

Pasartea8

Gaur ez.

Pasartea7

Otsoak otsoari beti laztan.

Pasartea6

Oroimenik gabe hutsak gaude.

Pasartea5

Ilargiak beste ezer gabe ez du argirik sortzen.

Pasartea4

Zure askatasunagatik.

Pasartea3

Senaren zama.

Pasartea2

Baldintzapeko askatasuna ez da askatasuna.

Pasartea1
Ilargiaren alde iluna azala

Liburua erosi nahi al duzu?

Egin klik ondoko loturan eta PayPal zerbitzua erabiliz ordaintzeko aukera izango duzu. Egin erosketa online eta liburua zure etxean jasoko duzu.

Liburu honen irabazien zati bat Biodonostia osasun ikerketa institutuari emango zaio bularreko minbiziaren ikerketarako.